lunes, 1 de agosto de 2022

NIKARAGUAKO PROIEKTUA

2021.urtean Irungo udaletxeak FISC-ongd dela eta, Nikaraguan finantziatu zuen proiektua El Pilar Ikastetxean landu genuen lehengo ikasturtean. Lucila Bergareche Madrilgo FISCko teknikaria izan genuen bisitan. Nikaraguan bizi den errealitateaz kontzientziatzen lagundu zigun (bai ikasleei, bai irakasleei). Lucilak modu didaktikoan azaldu zigun zer ziren GJHak (Garapen Jasangarriaren Helburuak), eta, ondoren, Irungo Udalak Nikaraguan diruz lagundutako proiektua kontatu zigun. Ikasturte berri honetan NIKARAGUA proiektua bultzatuko dugu.

Proiektu honen bidez, indarkeriarik gabeko eta haurren sexu-abusurik gabeko bizitza berriko komunitate bat eraiki nahi da, berdintasun-baldintzetan, Ciudad Sandinon (Nikaraguan). Nola? Haur, nerabe eta emakumeei arreta integrala emateko programa baten bidez, giza eskubideen ikuspegitik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

NIKARAGUATIK, ESKERRIK ASKO

  Bihotz-Bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu, Mariaren Lagundiko Espainian dituen ikastetxe guztiei, Nueva Vida auzoan (Nikaraguan) kokat...