viernes, 19 de mayo de 2023
viernes, 28 de abril de 2023
miércoles, 26 de abril de 2023
SANTA JUANA OSPATZEN
1949ko maiatzaren 15ean Elizak Joanaren bizitza eta Hezkuntza Proiektua berretsi zituen. Lestonnaceko Joana santutzat joz. ESKERRIK ASKO Santa Juanak hasitako bideak aurrera jarraitzen duelako!
Urtero bezala, jai hau ospatzen dugu, bera eta bere hezteko berezko estilo hori posible egin duten eta egiten jarraitzen duten pertsonen bizitzak eskertuz. ESKERRIK ASKO Santa Juanak hasitako proiektuarekin jarraitzeagatik!Santa Juanak, une bakoitzeko beharrei arreta jarriz, beti
modu berrian zerbitzatzea zuen helburu. «Bizitzan eta bizitzarako heztea» nahi
zuen, nola? Eskolak eraikiz, hezkuntzan indarra jarriz. ESKERRIK ASKO pertsona
onak izateko eskola dugulako!
Denoi anaia-arreba egiten gaituen festa hau ospatzen dugu,
Mariaren Lagundiko familia munduan zehar zabalduta baitago. ESKERRIK ASKO Santa
Juanaren inguruan familia osatzen dugulako!
Mezua harri bizitan: "Oso modu naturalean Santuak
babesa ematen dio neskatoari, eta honek bere eskuan harrera egiteko keinua
egiten du. Horien artean oso lotura estua dago, eta horrek irribarre
eginarazten dio, eta lanpararen sinboloan adierazten da" (Francesc Carulla
- Eskultorea).
Itxi begiak, hartu arnasa emeki-emeki, zeure burua babestuta
sentitu, Santa Juana bertan dago eta. Seguru irribarre bat aterako zaizula.
ESKERRIK ASKO Santa Juana zure presentziagatik!
SANTA JUANAren hilabete zoriontsua izan dezagun!
domingo, 16 de abril de 2023
martes, 28 de marzo de 2023
lunes, 20 de marzo de 2023
LESTONNAC TALDEETAKO TOPAKETA
-
2021.urtean Irungo udaletxeak FISC-ongd dela eta, Nikaraguan finantziatu zuen proiektua El Pilar Ikastetxean landu genuen lehengo ikasturtea...
-
Nondik dator MARIA HAURRAREN jaia? Azaroaren 21ean, Elizak Ama Birjinaren aurkezpena Jerusalengo tenpluan ospatzen du. Maria bizi izan zen ...