miércoles, 26 de abril de 2023

SANTA JUANA OSPATZEN

1949ko maiatzaren 15ean Elizak Joanaren bizitza eta Hezkuntza Proiektua berretsi zituen. Lestonnaceko Joana santutzat joz. ESKERRIK ASKO Santa Juanak hasitako bideak aurrera jarraitzen duelako!

Urtero bezala, jai hau ospatzen dugu, bera eta bere hezteko berezko estilo hori posible egin duten eta egiten jarraitzen duten pertsonen bizitzak eskertuz. ESKERRIK ASKO Santa Juanak hasitako proiektuarekin jarraitzeagatik!

Santa Juanak, une bakoitzeko beharrei arreta jarriz, beti modu berrian zerbitzatzea zuen helburu. «Bizitzan eta bizitzarako heztea» nahi zuen, nola? Eskolak eraikiz, hezkuntzan indarra jarriz. ESKERRIK ASKO pertsona onak izateko eskola dugulako!

Denoi anaia-arreba egiten gaituen festa hau ospatzen dugu, Mariaren Lagundiko familia munduan zehar zabalduta baitago. ESKERRIK ASKO Santa Juanaren inguruan familia osatzen dugulako!

Mezua harri bizitan: "Oso modu naturalean Santuak babesa ematen dio neskatoari, eta honek bere eskuan harrera egiteko keinua egiten du. Horien artean oso lotura estua dago, eta horrek irribarre eginarazten dio, eta lanpararen sinboloan adierazten da" (Francesc Carulla - Eskultorea).

Itxi begiak, hartu arnasa emeki-emeki, zeure burua babestuta sentitu, Santa Juana bertan dago eta. Seguru irribarre bat aterako zaizula. ESKERRIK ASKO Santa Juana zure presentziagatik!

SANTA JUANAren hilabete zoriontsua izan dezagun!


No hay comentarios:

Publicar un comentario

NIKARAGUATIK, ESKERRIK ASKO

  Bihotz-Bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu, Mariaren Lagundiko Espainian dituen ikastetxe guztiei, Nueva Vida auzoan (Nikaraguan) kokat...