Bihotz-Bihotzez eskerrak eman
nahi dizkizuegu, Mariaren Lagundiko Espainian dituen ikastetxe guztiei, Nueva
Vida auzoan (Nikaraguan) kokatutako Elkartasun-Sareei eskuzabaltasunez emandako
babesagatik. ESKERRIK ASKO!
Agradecemos de corazón,
profundamente, a todos los colegios de la Compañía de María en España por todo
el apoyo que han brindado generosamente a Redes de Solidaridad ubicado en el barrio
de Nueva Vida, Nicaragua. ¡GRACIAS!
1949ko maiatzaren 15ean Elizak Joanaren bizitza eta
Hezkuntza Proiektua berretsi zituen. Lestonnaceko Joana santutzat joz. ESKERRIK
ASKO Santa Juanak hasitako bideak aurrera jarraitzen duelako!
Urtero bezala, jai hau ospatzen dugu, bera eta bere hezteko
berezko estilo hori posible egin duten eta egiten jarraitzen duten pertsonen
bizitzak eskertuz. ESKERRIK ASKO Santa Juanak hasitako proiektuarekin
jarraitzeagatik!
Santa Juanak, une bakoitzeko beharrei arreta jarriz, beti
modu berrian zerbitzatzea zuen helburu. «Bizitzan eta bizitzarako heztea» nahi
zuen, nola? Eskolak eraikiz, hezkuntzan indarra jarriz. ESKERRIK ASKO pertsona
onak izateko eskola dugulako!
Denoi anaia-arreba egiten gaituen festa hau ospatzen dugu,
Mariaren Lagundiko familia munduan zehar zabalduta baitago. ESKERRIK ASKO Santa
Juanaren inguruan familia osatzen dugulako!
Mezua harri bizitan: "Oso modu naturalean Santuak
babesa ematen dio neskatoari, eta honek bere eskuan harrera egiteko keinua
egiten du. Horien artean oso lotura estua dago, eta horrek irribarre
eginarazten dio, eta lanpararen sinboloan adierazten da" (Francesc Carulla
- Eskultorea).
Itxi begiak, hartu arnasa emeki-emeki, zeure burua babestuta
sentitu, Santa Juana bertan dago eta. Seguru irribarre bat aterako zaizula.
ESKERRIK ASKO Santa Juana zure presentziagatik!