- Zer dira Garapen Jasangarriko
Helburuak? Zergatik dira garrantzitsuak? Zein arlok zaindu edo aldatu nahi
ditu?
- Nork bultzatu ditu Garapen
Jasangarriko Helburuak? Noizko
betebehar dira?
- Zuk uste duzu munduan zenbait gauza
(ingurugiroa, pobrezia…) zaindu behar direla? Zergatik?
Garapen Jasangarriko Helburu hauen helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. Aukera paregabea da 2030. urtea baino lehen mundua eraldatzeko eta pertsona guztientzako giza eskubideak bermatzeko. Hau lortzeko 17 helburu edo KONPROMEZU hartzen ditu. Guztiok KONPROMEZU hauek hartzen ditugu seguru mundua alda daitekeela 2030. urterako.
ATAL HONETAN GEHIAGO SAKONDU DAITEKE à Ikasturte honetan bereziki lehenengo bost helburuak landuko ditugu:
Helburu
1: POBREZIA DESAGERTZEA
Helburu
2: GOSERIK EZ IZATEA
Helburu
3: OSASUNA ETA ONGIZATEA
Helburu
4: KALITATEZKO HEZKUNTZA
Helburu
5: GENERO BERDINTASUNA
MUNDUA ALDATZEKO ZEIN
HELBURU EDO KONPROMEZU BETE BEHAR DITUGUN BADAKIGU. BAINA, ZEIN
KONPROMEZU HAR DITZAKEGU AURTENGO IKASTURTEA ONA IZAN DADIN?
Aurten leloa aurkeztu à HITZEMANEZ, persona gisa hazten gara.
HITZ (Gelako ARAUAK) |
EMAN (zure KONPROMEZUA) |
ZERRENDA GELAKO GUZTIEN ARTEAN EGIN DAITEKE EDO IRAKASLEAK BERAK
EGINA EMAN DEZAKE.
1.-Hitza eskatu
hitz egin aurretik. 2.-Hitz egiteko
orduan eskua altxatu eta hitz egiteko turnoak zaindu. 3.-Hizkuntza
egokiaren bidez adieraztea. 4.-Euskara gure
elkarrizketetan zaintzea. 5.-Puntuala
izatea. 6.-Ikasgelako
materialak (mahaia, ordenagailua…) zaintzea. 7.-Hezkuntza-prozesuan
zehar konstantea edo erregularra izatea. 8.-Gela barruko
elkarbizitza zaintzea. 9.- Txukuna
izatea. 10.-
|
Alde hau PERTSONALAGOA da. Arauetatik bi aukeratu eta KONPROMEZU
gisan idatzi ahalik eta zehatzen.
Adibide1: Nik
badakit oso narratsa naizela, bada, 9. araua hartu eta KONPROMEZUA idatzi:
Aurten bereziki agenda erabiliko dut nire lanak antolatzeko eta nire
koadernoetan eta lanetan dena jasoko dut letra onez.
Adibide2: Nik
badakit oso berritsua naizela, bada, 1.eta 2.helburuak hartuta, aurten
bereziki isilik egongo naiz eta zerbait esan behar badut eskua altxatuko dut. |
Ikasle bakoitzak aurten hartuko duen konpromezua egiten du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario